Pasa den maiatzaren 10ean, "Hizkuntzaren keinua" liburuaren aurkezpena izan zen Gasteizko Hor Konpon tabernan. Oraingoan mezua liburu eder baten formatoa dakar, baina ez dugu ahaztu behar mezua gure herria bezain zaharra dela : EUSKARAZ BIZI NAHI DUGULA!
Hauxe nire aportazio txikia, Harkaitz Canok idatzitakoan oinarrituta:
Liburua Elkar dendetan eskuragarri egonen da eta Berria egunkariarekin batera ere kioskoetan lortzeko aukera izanen da.
“Euskaraz bizi nahi nahi dut“ adierazteko 51 era desberdin “Hizkuntzaren keinua” liburuan
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak "Hizkuntzaren keinua" liburu ilustratua aurkeztu du gaur Gasteizen. Liburua Euskaraz bizi nahi dut dinamikaren
baitan kokatzen da eta bertan 25 idazle eta 26 ilustratzailek parte
hartu dute. Liburuan parte hartu duten idazleetako batzuk euren lanak
irakurri dituzte bertan eta zenbait ilustratzaileetako ere beren lanak
azaldu dituzte. Aurkezpena Monte Hermoso jauregiko Hor dago! kafetegian egin da.
Irakurtaldia Jon Basaguren bakarlariak
eskainitako kanta batekin hasi da eta segidan Kontseiluko idazkari
nagusiak hartu du hitza liburu egitasmoaren helburuak azaltzeko.
Hizkuntzaren keinua liburua euskaraz
bizitzeko nahiaren aldeko dinamikan kokatzen da. Izan ere, dinamika
honen baitan euskaraz bizitzeko hautua harrotasunez adierazi nahi duten
eragile eta herritar oro biltzea da helburua, baita idazleak ere,
noski. Muga bakarra izan dute sortzaileek euren ekarpena egiteko,
euskaraz bizitzeko nahiak iradokitzen diena islatzeko, Paul Bilbaok,
Kontseiluko idazkari nagusiak adierazi duenez: 1.000 karaktereko luzera
duen testua osatzea, alegia.
Liburua osatzen duten testuek gaia dute komun, baina
hamaika estilo desberdin biltzen ditu; ipuinak, narrazioak, olerkiak,
istorioak, oroitzapenak, hausnarketak... "Euskaraz bizitzea
ahalbidetzen digute haien lanen bidez. Beste edozein hizkuntzatan
bezala, euskaraz jarduten duten idazleei esker badugu literaturaz
gozatzea, literaturaz hunkitzea". Liburuan, hitzez bezain besteko lekua
izan dute ilustrazioek. Izan ere, idazle bakoitzak sortutako testuaren
osagarri, beste hogeita sei pertsonek irudi banatan adierazi dute
euskaraz bizitzeko nahia.
Kontseiluko ordezkariak eskerrak eman dizkie
liburuan ekarpena egin duten guztiei, hala nola, Castillo Suarezi,
bidaia honetan gidari izan denari, idazle, ilustratzaile eta baita
ELKAR argitaletxeari, ateak zabaltzeaz gain giza baliabide ezin hobeak
jarri dituelako eta KUTXABANK fundazioari proiektua diruz laguntzeko
egindako ahaleginagatik.
Liburuan parte hartu duten idazleetako batzuk euren
lanak irakurri dituzte bertan (Patxi Zubizarreta, Karmele Jaio,
Castillo Suarez, Iban Zaldua eta Rikardo Arregik) eta
ilustratzaileetako batzuk ere beren lanak azaldu dituzte (Eider Eibar,
Ainara Azpiazu, Maite Mutuberria, Eli Villar, Aitziber Akerreta, Oihana
Leunda, Iosu Mitxelena). Batzuek zein besteek bertaratutakoen artetik
eman dituzte beren azalpenak, zeuden mahaitik bertatik, eta horrek oso
giro berezia sortu du Monte Hermoso jauregiko Hor dago! kafetegian.
Liburua Elkar dendetan eskuragarri egonen da eta Berria egunkariarekin batera ere kioskoetan lortzeko aukera izanen da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario