2012/12/01
Marrazioak IV
Aste honetan Marrazioak IV artelekun izan da. Gozada bat izan da Elena Odriozola eta Gustavo Puerta ezagutzea. Horrelako gauzek marrazteko gogoak piztu egiten dizkidate.
2012/10/14
2º laboratorio de ilustración.6, 7 de octubre.Iruña.
Creo que estas fotos resumen un poco lo que fué el segundo laboratorio de ilustración. Iratxe y yo nos quedamos maravilladas de los trabajos y del ambiente que se creó de nuevo.
Gracias a todos los que tomasteis parte en ambos talleres, por mantener las ganas y la ilusión de dibujar!! ah! y gracias a Leire por hacer esas fotos tan chulas.
Nos vemos pronto.
2012/09/02
Laboratorio de ilustración! 6 y 7 de octubre.
Quien se anima?
Si!
Iratxe López de Muniain y yo nos hemos decidido a montar un taller de
ilustración en la ciudad donde crecimos y donde nos gusta volver,
Pamplona!
Hemos preparado un programa de fin de semana para que todo aquel que se apunte pueda disfrutar
Hemos preparado un programa de fin de semana para que todo aquel que se apunte pueda disfrutar
2012/05/26
2012/05/18
Hitzen uberan.
Hauxe da Asier serranok idatzi duena nire marrazkian oinarrituta.
Niri, pertsonalki, asko gustatu zait...
Mila esker asier.
Niri, pertsonalki, asko gustatu zait...
Mila esker asier.
2012/05/14
Euskaraz bizi nahi dut.
Pasa den maiatzaren 10ean, "Hizkuntzaren keinua" liburuaren aurkezpena izan zen Gasteizko Hor Konpon tabernan. Oraingoan mezua liburu eder baten formatoa dakar, baina ez dugu ahaztu behar mezua gure herria bezain zaharra dela : EUSKARAZ BIZI NAHI DUGULA!
Hauxe nire aportazio txikia, Harkaitz Canok idatzitakoan oinarrituta:
Liburua Elkar dendetan eskuragarri egonen da eta Berria egunkariarekin batera ere kioskoetan lortzeko aukera izanen da.
“Euskaraz bizi nahi nahi dut“ adierazteko 51 era desberdin “Hizkuntzaren keinua” liburuan

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak "Hizkuntzaren keinua" liburu ilustratua aurkeztu du gaur Gasteizen. Liburua Euskaraz bizi nahi dut dinamikaren
baitan kokatzen da eta bertan 25 idazle eta 26 ilustratzailek parte
hartu dute. Liburuan parte hartu duten idazleetako batzuk euren lanak
irakurri dituzte bertan eta zenbait ilustratzaileetako ere beren lanak
azaldu dituzte. Aurkezpena Monte Hermoso jauregiko Hor dago! kafetegian egin da.
Irakurtaldia Jon Basaguren bakarlariak
eskainitako kanta batekin hasi da eta segidan Kontseiluko idazkari
nagusiak hartu du hitza liburu egitasmoaren helburuak azaltzeko.
Hizkuntzaren keinua liburua euskaraz
bizitzeko nahiaren aldeko dinamikan kokatzen da. Izan ere, dinamika
honen baitan euskaraz bizitzeko hautua harrotasunez adierazi nahi duten
eragile eta herritar oro biltzea da helburua, baita idazleak ere,
noski. Muga bakarra izan dute sortzaileek euren ekarpena egiteko,
euskaraz bizitzeko nahiak iradokitzen diena islatzeko, Paul Bilbaok,
Kontseiluko idazkari nagusiak adierazi duenez: 1.000 karaktereko luzera
duen testua osatzea, alegia.
Liburua osatzen duten testuek gaia dute komun, baina
hamaika estilo desberdin biltzen ditu; ipuinak, narrazioak, olerkiak,
istorioak, oroitzapenak, hausnarketak... "Euskaraz bizitzea
ahalbidetzen digute haien lanen bidez. Beste edozein hizkuntzatan
bezala, euskaraz jarduten duten idazleei esker badugu literaturaz
gozatzea, literaturaz hunkitzea". Liburuan, hitzez bezain besteko lekua
izan dute ilustrazioek. Izan ere, idazle bakoitzak sortutako testuaren
osagarri, beste hogeita sei pertsonek irudi banatan adierazi dute
euskaraz bizitzeko nahia.
Kontseiluko ordezkariak eskerrak eman dizkie
liburuan ekarpena egin duten guztiei, hala nola, Castillo Suarezi,
bidaia honetan gidari izan denari, idazle, ilustratzaile eta baita
ELKAR argitaletxeari, ateak zabaltzeaz gain giza baliabide ezin hobeak
jarri dituelako eta KUTXABANK fundazioari proiektua diruz laguntzeko
egindako ahaleginagatik.
Liburuan parte hartu duten idazleetako batzuk euren
lanak irakurri dituzte bertan (Patxi Zubizarreta, Karmele Jaio,
Castillo Suarez, Iban Zaldua eta Rikardo Arregik) eta
ilustratzaileetako batzuk ere beren lanak azaldu dituzte (Eider Eibar,
Ainara Azpiazu, Maite Mutuberria, Eli Villar, Aitziber Akerreta, Oihana
Leunda, Iosu Mitxelena). Batzuek zein besteek bertaratutakoen artetik
eman dituzte beren azalpenak, zeuden mahaitik bertatik, eta horrek oso
giro berezia sortu du Monte Hermoso jauregiko Hor dago! kafetegian.
Liburua Elkar dendetan eskuragarri egonen da eta Berria egunkariarekin batera ere kioskoetan lortzeko aukera izanen da.
2012/03/30
2012/03/23
2012/03/12
Etxepare saria

"Txikitzen zaretenean" Etxepare sarian , aipamen berezia jaso du eta Ekainean Euskeraz, erderaz eta gailegoz argitaratuko da.
Kriston poza hartu dugu, mimo handiz egindako lana izan baita.

Bere diseinu lana eta baita aportatu dituen ideiak eta energia ezin bestekoak izan baitira lan hau egin ahal izateko.
Eskerrik asko beraz Uxue eta Beñat, plazer bat izan da zuekin lan egitea!. Etxepare saria 2012
Miren Asiainen 'Hara!' lanak irabazi du haur bildumen Etxepare Sariketa
Egunerotasuneko magia du hizpide saritutako lanak
Alberdi eta Akerretaren 'Txikitzen zaretenean' lanari aipamen berezia egin nahi izan dio epaimahaiak.

Miren Asiain, bere lana eskuan duela, sariketaren antolatzaileekin. (Patxi Cascante)
iruñea. Miren Asiainek (Iruñea, 1988) idatzi eta ilustratutako Hara! lana izan da 2011ko haurrentzako albumak sortzeko Etxepare Saria jaso duena. Nafarroako hainbat toki entitateetako Euskara Zerbitzuek, Pamiela argitaletxearekin batera, antolatutako sariketa honetan aipamen berezi bat egin nahi izan da, halaber, Uxue Alberdik idatzitako eta Aitziber Akerretak ilustratutako Txikitzen zaretenean lanari.
Patxi Zubizarreta eta Iñaki Agirrezabal idazleek eta Mikel Valverde eta Jon Zabaleta ilustratzaileek osatu dute aurtengo epaimahaia, zeinek guztira jasotako hamasei lanen artean hautatu behar izan duten irabazlea. Agirrezabalek Burlatako Uranga jauregian atzo ospatutako sari banaketa ekitaldian azaldu zuen bezala, Asiainen kontaketak "testu aldetik, leiho eta ate asko irekitzen dizkio irakurlearen irudimenari". Hala, "kontatzen ez dena kontatzen dena baino garran-tzitsuagoa" da Hara!-n.
Arte Ederretan lizentziatua den Asiainek aurkeztutako lana "magiaz beteriko kontakizuna" da, non protagonista haur bat den. Neskatoak, amonarekin batera, etxerako bideari ekiten dio: egunerokoan ohikoa den egoera honetatik abiatuta, egileak fantasiara salto egiten du, Agirrezabalek erran bezala, "barne bidaia batean bilakatuz". Asiainek berak, "egunerokotasunean sortzen diren une magikoez" hitz egin nahi izan duela azpimarratu zuen atzokoan, "pertsonaia arrunten bidez".
Jon Zabaletak, Hara! lanean agertutako marrazkien xamurtasuna goraipatu zuen: "oso ongi azaltzen ditu paisaiak, hiria, mendia, etxekoa... Inperfekzio erakargarri bat ere badauka, haur batek marrazten duenean bezalakoa". Egileak teknika mistoa erabili du, collagea eta arkatzezko marrazkia tartekatuz. "Eskuz egindako gauza asko aurki daitezke, eta horrek gertutasuna ematen dio", azaldu zuen Asiainek.
Egileak 6.000 euroko sari bakarra jaso du, egile eskubideen aurrerapen moduan. Bestalde, Pamielak liburua aurten argitaratuko du, udazken hasiera aldera, 1.500 aleko tiradarekin.
Hala ere, ez da Pamielak Etxepare sariaren bidez argitaratuko duen lan bakarra. Izan ere, aurten, lehenengo aldiz, aipamen berezi bat egin zaio sariketan parte hartu duen beste lan bati: Uxue Alberdi idazleak eta Aitziber Akerreta ilustratzailearen Txikitzen zaretenean bildumaz ari gara. Epaimahaiak lanaren testu "ausart eta itzulipurdikatzailea" goraipatu zuen, "ilustrazio bikain eta iradokitzaileetan" islatzen dena. Zabaletak, "arkatzez marraztutako liburu klasiko horietako bat" bezala definitu zuen Alberdi eta Akerretaren bilduma.
Aurtengo Etxepare Sariaren edizioa Barañaingo Udalak, Baztango Udalak, Berriobeitiko Udalak, Berriozarko Udalak, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, Burlatako Udalak, Garesko Udalak, Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateak, Lizarrako Udalak, Malerrekako Mankomunitateak, Sakanako Mankomunitateak, Uharteko Udalak, Zaraitzu eta Erronkariko Batzorde Nagusiak eta Zizur Nagusiko Udalaren Kultur Patronatuak antolatu dute, Pamiela argitaletxearen laguntzarekin.
2013ko Etxepare Saria 2012ko haurrentzako albumak sortzeko Etxepare Saria abian dirauen honetan, antolatzaileek 2013ko sariketaren nondik norakoak azaldu dituzte jada. Hala, sari honetara haurrei zuzenduriko lan ilustratuak aurkeztu ahal izanen dira, bakarka edota idazle eta ilustratzaileek osatutako taldeetan. Lanak, halaber, euskaraz idatziak izan beharko dira, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak. Ildo horretatik, ez dira moldatutako lanik edota aurretik saririk jaso duen lanik onartuko.
Formatuari dagokionez, 20x21cm baino handiagoak izan beharko dute, eta gutxienez 15 orrialde bikoitz izanen dituzte. Testuek ez dituzte 4.000 karaktere baino gehiago edukiko. Guztira sei ale aurkeztu beharko dira (bat jatorrizkoa eta besteak pdf formatuko kopiak). Originalak aurkezteko epea 2013ko maiatzaren 31n itxiko da eta epaimahaiak ekainaren 29an hartuko du erabakia.
Literatura sari esanguratsu baten hutsunea zegoela ikusirik, 2004ean antolatu zen lehenengo aldiz Etxepare sariketa, haur, gazte eta helduentzako lanak saritzeko helburuarekin. 2006tik 2009ra bitartean haurrentzako albumak sortzeko bekan bilakatu zen arren, azken urte hartatik aurrera sari bezala finkatu da, egun arte.
Diario de noticias de Navarra
miren mindegia - Miércoles, 7 de Marzo de 2012
2012/02/19
2012/01/26
2012/01/12
2012/01/06
Factor D enpresarako " krismas-a"
Hau da Factor D enpresarako egin dudan diseinua. Urtero zerbait berezia egiten dute, nonbait haien bezeroak "sorprenditu nahiean"; Usaia daukaten eskutitzak, pakaging bereziak... aurten ilustrazioa erabiltzea erabaki dute eta niri tokatu zait txartela antolatzea.
Ilustrazio tradizionaletik urrundu nahi zutela eta hauxe da egindakoa.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)